Edukinera zuzenean joan

Laguntza beharra egoitzan sartu aurretik eta ostean

Egoitza zerbitzu batean sartzea pertsona baten bizitzan oso garrantzitsua den erabakia da, haren bizitza estiloan eragin handia izango duena. Hortaz, egoitzan sartuko den pertsonari eta bere ingurukoei trantsizio hori errazteko egokienak diren laguntzak eskaintzea ezinbestekoa da, bai egoitzan sartu aurretik, bai egoitza zerbitzuko bizitzara egokitzeko hasierako prozesuan zehar.

 

Sarrera baldintza hoberenetan gauzatu dadin laguntzeko jarduera egokietarako gomendioak:

Familiako etxebizitzatik irteera on bat bermatzeko errezeta perfekturik ez dago, kasu bakoitza bakarra da eta arreta zehatza eta pertsonalizatua  behar du prozesu osoan zehar, bai pertsona horrentzako laguntzak  diseinatu eta ematerakoan, bai familia osoarentzako laguntzak diseinatu eta ematerakoan. Dena den, baieztatu daiteke, oro har, ondoren zerrendatu diren kasuetan aukera gehiago daudela prozesua naturaltasunez, egoera hobean eta zailtasun handirik gabe garatzeko:

  • Aukera desberdinak baloratu dituen aldez aurretiko gogoeta prozesua egon denean eta emaitza gisa egoitza aukerarik onena dela ondorioztatu denean.
  • Egoitza zerbitzuarekin eta bertako profesionalekin hainbat kontaktu egon direnean, erabakia hartu aurretik eta behin betiko sartu baino lehen, arretari, informazioa partekatzeari eta kezkak eta lehentasunak azaltzeri buruzko alderdiei buruz hitz egiteko.
  • Pertsona prozesuan zehar laguntzeko profesional bat izendatzen denean. Pertsona horrek aldaketak jasan ditzaketen arretaren zenbait alderdi koordinatzeko ardura dauka -hala nola, eguneko zerbitzu batean edo bestean sartzeko erabakiaren eragina aintzat hartzen du-, bai eta zerbitzuaren eta ezintasunen bat duen pertsonaren eta haren senideen arteko komunikazioa erraztearena ere.
  • Egoitzan sartzeko erabakia hartu aurretik ezintasunen bat duen pertsonak egonaldi motzeko zerbitzuak nolabaiteko maiztasunarekin erabili dituenean.
  • Familiaren parte hartzea errazten denean eta komunikazio bide errazak ezartzen direnean.

 

Egoitzan sartzearen ondorioak eta egokienak diren laguntzak definitzea eta artikulatzea desberdinak izan daitezke sartze motaren arabera eta hori eragin duten arrazoien arabera. Oro har, egoitzan sartzeko bi modu bereizi daitezke:

  • Behin-behineko sartzea.
  • Behin betikoa den edo behin betikoa ematen duen sartzea, erabiltzailearen beharren eta lehentasunen eboluzioaren arabera, geroago, aplikatutako egoitza baliabidean aldaketak egotearen kaltetan izan gabe.

Modu hauetako bakoitza hurrengo fitxetan azaldu eta zehazten da.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.