Edukinera zuzenean joan

Arreta ereduaren funtsezko osagarriak

Jokabideari lotutako laguntza positiboa Estatu Batuetan sortu zen 1996. urtean, Koegel, Koegel eta Dunlap izenekoen eskutik eta, hortik aurrera, erritmo onean eboluzionatu da. Aldi berean, aplikazio esperientzia berriak garatu dira, bai eta ikerketa enpiriko berriak ere, horietako bat esku hartze eta ikasketa teknika nagusietako bat bilakatu den arte.

Hasiera batean jokabideari lotutako laguntza positiboaren helburu nagusia jokabide problematikoak gutxitzea bazen ere, laster ondorioztatu zen hori positiboa izan arren, ez zela nahikoa eta, eraginkorra izate aldera, jokabideari lotutako laguntzak jokabide problematikoak gutxitzeaz gain, honako hau egiteko gai izan behar zuela: gizartearen aldeko jokabideak –hau da, gizarteari dagokionez egokiak eta onargarriak diren jokabideak- egituratu eta sortu, jokabidearen aldaketa iraunkorra bermatu, pertsonek bizitza errealean topatu ahal dituzten egoera mota guztietan aplikagarria izan eta bizitza estilo egokia lortzeko aukera eman.

Jokabideari lotutako laguntza positiboa definitzen duen gakoa da ideia hau da: jokabide problematikoak konpontzeko, lehenik eta behin gabeziak dituzten testuinguruak konpondu behar dira eta, zentzu horretan bi defizit mota bereizi dira:

  • Ingurunearen defizitak: ingurunearen egoera eskasa da ez baitago hautaketa bat egiteko aukerarik, irakaskuntza estrategia desegokiak direlako, ez dagoelako jarduera eta material bizigarri nahikorik eta eguneroko ohiturak txarto aukeratu direlako.
  • Jokabideen katalogoaren defizitak: jokabideen katalogoak eskasak direla esan ohi dugu komunikatzeko gaitasunak, autokudeaketarako gaitasunak, gizarte gaitasunak eta beste jokabide konstruktibo batzuk falta direnean edo nahikoa garatu ez direnean.

Azken urteetan zehar, testuinguruzko bi defizit mota horien eta jokabide problematikoen artean lotura estua dagoela adierazten duen ideia finkatu da eta hainbat teorialarik, Emerson barne, ondorioztatu dute jokabide problematikoak modu eraginkorrean kudeatu daitezkeelaarretatestuinguruarenebaluazioan eta horren gaineko esku hartzean kontzentratuz.

 

Jokabideari lotutako laguntza positiboaren funtsezko oinarriak

Jokabide problematikoei eta esku hartzearen eraginkortasunari dagokienez, lau funtsezko oinarriren inguruan egituratzen da:

  • 1. oinarria.- Jokabide problematikoak euren testuinguruari modu zuzenean lotuta daude.
  • 2. oinarria.- Jokabide problematikoek oso funtzio zehatza daukate jokabide mota horiek dituzten pertsonentzat.
  • 3. oinarria.- Esku hartze eraginkorrenak pertsonaren, haren gizarte testuinguruaren eta, testuinguru horietan, haren jokabide problematikoen funtzioen ezagutza sakonean oinarritzen dira.
  • 4. oinarria.- Jokabideari lotutako laguntza positiboa pertsonaren duintasuna, lehentasunak eta banakako helburuak errespetatzen dituzten balioetan oinarritu behar da.

 

Jokabideari lotutako laguntza positiboak laguntzen ereduaren filosofiarekin eta egokitzapen gaitasunen ikasketarekin partekatzen ditu bere balore eta funtsezko oinarriak eta baita bere azken helburua ere bai.    

Jokabideari lotutako laguntza positiboaren garrantzia dela eta, gai espezifiko bat eskaintzen zaio jarduera egokietarako gomendio banku honetan.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.