Edukinera zuzenean joan

Zer da pertsonan oinarritutako plangintza?

Pertsonan oinarritutako plangintza egituratutako plangintza bat da, beraz, bereziki erabilgarria suertatu daiteke bizitzan garrantzitsuak diren erabakiak hartzeko beste pertsonen menpe dauden pertsonen kasuan, bai eta erabaki horiek praktikan jartzeko ere. Metodo horren kontzeptuak eta aplikazioak bi galdera dituzte abiapuntutzat. Galdera horiek ezintasunen bat duen pertsonan oinarritzen dira:

  • Nor da benetan pertsona hori? Zeintzuk dira bere nahiak, lehentasunak, beharrak, beldurrak?
  • Zer eginkizun daukagu bere bizitzan eta nola lagundu ahal diogu bere bizitza benetan nahi duen modukoa izan dadila eta berarentzat garrantzitsua eta desiragarria denarekin bat etorri dadila?

Ikuspegi hori aintzat hartuta, pertsonan oinarritutako plangintza entzuteko eta ikasteko etengabeko prozesu bat izango balitz bezala egituratuta dago. Horren helburua da pertsonarentzat garrantzitsua zer den ezagutzea, bai bere gaur egungo bizitzari dagokionez, bai etorkizunerako dituen planei dagokienez. Horrez gain, izaera kolektiboa daukan prozesua da; bertan, ezintasunen bat duen pertsonaz gain, berarekin harremana duten pertsona guztiek ere parte hartzen dute -senideek, lagunek eta profesionalek-, betiere, ezinduak euren parte hartzea aldez aurretik onartzen badu. Banakako programazioarekin alderatuz, ezintasunen bat duen pertsona hautemateko eta harekin lan egiteko modu guztiz desberdina da, harremanaren berdintasunean oinarritzen dena: ezintasunen bat daukan pertsonarekin edukitzen den harremana ez da boterean oinarritutako harremana, pertsona horren gizarteratzera zuzendutako laguntza harremana baita. Ikuspegi horretatik, autodeterminazioaren printzipioari eta eskubideari eta bizi kalitatearen ereduari modu zuzenean lotutako metodologia da.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.