Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Harremanen zirkulua identifikatzea

  • Ondoren, plangintza prozesuan informazioa emanez eta ekintzak pentsatuz parte hartu ahal duten pertsonak nortzuk diren zehaztu behar da. Plangintzan nork parte hartu ahal duen zehazteko modurik errazena da pertsonarekin bere harremanen zirkulua deskribatzen saiatzea da. Xedea da pertsonaren ingurunean adierazgarrienak diren pertsonak identifikatzea eta daukaten harreman mota definitzea; harremanen sare hori modu grafikoan irudikatu daiteke “harremanen zirkulu” baten bitartez. Eremu hori bizitzaren lau arlotan zatituta dago:
    • Familia: pertsonarekin ahaidetasun harremana duten pertsonak barne hartzen ditu.
    • Etxea eta komunitatea: bere bizitokian adierazgarriak diren pertsonak barne hartzen ditu (funtsean, begiraleak eta pisuko kideak), bai eta bere inguruneko komunitate testuinguruan laguntza ematen dioten pertsonak ere (okina, ile apaintzailea, etxeko laguntzailea edo beste zenbait pertsona).
    • Lagunak: ezintasunen bat duen pertsonak berak laguntzat dituen pertsonak, betiere, aurreko atalaren barruan ez badaude.
    • Lana/eguneko zentroa: egunean zehar egiten dituen jardueretan laguntza ematen dioten pertsonak, bai profesionalak, bai adiskideak.

  • Eskema hori honela betetzen da:
    • Barruko zirkuluan pertsonaren izena jartzen da.
    • Lehenengo zirkuluan pertsonarekin harreman estuena duten pertsonen izenak jartzen dira: lagun onak, berarekin afektibitate harreman bizia daukaten pertsonak (ez dira zertan izan berarekin denbora gehien pasatzen dutenak).
    • Bigarren zirkulua, berarekin afektibitate harreman ez horren estua duten pertsonak identifikatzen ditu.
    • Hirugarren zirkuluan, kanpoen dagoen horretan, gainontzeko ezagunak kokatzen dira. Horiekin ez dauka harreman adierazgarririk.
  • Nukleotik zenbat eta gertuago egon, orduan eta estuagoa eta adierazgarriagoa izango da pertsona hori eta ezintasunen bat duen pertsonaren arteko harremana. Senideak, lagunak zein profesionalak edozein zirkulutan kokatu daitezke. Harremanen zirkuluak ezintasunen bat duen pertsonak sentitzen duena islatzen duela gogoan eduki behar da, hau da, afektibitate harremanaren intentsitatearen pertzepzioa. Hori ez da beti gainontzekoek sentitzen dutenarekin bat etorriko: senide edo profesional bat pertsonatik hurbil sentitu daiteke baina beharbada ezinduak ez du hurbileko pertsonatzat jotzen.
  • Zenbait kasutan, harremanen zirkuluak dagoeneko gurekin ez dauden pertsonak barne hartu ditzake; kasu horietan komenigarria da, izenaren ondoan, pertsona hori orain dela zenbat urte ez dagoen gure artean zehaztea. Zenbait kasutan, diagraman argazkiak gaineratzea erabilgarria izan daiteke; izan ere, pertsonarentzat ulergarriagoa eta ezagunagoa izango da eta, horrela, prozesuan parte hartu dezan erraztuko da.
  • Batzuetan, harremanen zirkulua diseinatzeko interesduna ondo ezagutzen duten pertsonen laguntza edukitzea beharrezkoa da. Haien funtzioa hau izango da: informazioa interesdunaren ikuspuntutik ematea, haren lekuan jarriz. Ondorengo taulan harremanen zirkulua identifikatzeko lagungarriak izan daitezkeen zenbait galdera jaso dira.
  • Pertsonarekin harreman pertsonalagoa duten profesionalak identifikatzea garrantzitsua da, konfiantza handiagoa dutenak, zerbitzu guztietan, kategoria profesional guztietan eta lan txanda guztietan. Pertsona orain dela gutxi beste zerbitzu batera lekualdatu bada, komenigarria da iraganean berarekin harreman bereziki estua izan zuten pertsonak topatzea eta  haiekin hitz egitea, euren ezagutzaren bitartez ekarpenak egin ditzaten.

 

Harremanen zirkulua identifikatzen laguntzen gaituzten galderak

Nork osatzen du pertsonaren bizitza gaur egun: senideek, auzotarrek, lagunek, lantaldeko kideek?

Nortzuk dira garrantzitsuenak edo adierazgarrienak berarentzat?

Nahiz eta gure artean ez egon, nortzuk dira adierazgarriak pertsonarentzat?

Gurasoek edo beste senideren batek pertsonaren bizitzan parte hartzen dute?

Pertsona guztien artean, nork gozatzen du berarekin denbora pasatuz? nork laguntzen dio daukan denboraz gozatzen?

Langileen artean, nor da garrantzitsua planarekiko adostasuna adierazteko eta aldaketa eta hobekuntza elementuak definitzen laguntzeko?

Zerbitzuan lantaldeko kide bat baino gehiago dagoenean, nork pasatzen du denbora gehien pertsonarekin?

Lantaldeko kideren batek estimu handitan daukala adierazi du?

Ba al dago pertsonaren bat ezintasunen bat duen pertsonarekin ondo pasatzen duela eta elkarrekin barre egiten dutela esaten duena?

Langileen artean, nor da pertsonak osasun egoera ona izan dezan eta segurua sentitu dadila garrantzitsuak diren elementuak zehazteko gai?

Harremanen zirkuluaren barruan dauden pertsona guztien artean, nor da pertsona hoberen ezagutzen duena?

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.