Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Ezintasunen bat duen pertsona ondo ezagutzen duten pertsonak entzutea

Ezintasunen bat duen pertsona entzun eta berarekin hitz egin ostean, hau da, bere pertzepzioa, lehentasunak eta nahiak ezagutu ostean, beste pertsona batzuekin hitz egitea komeni da. Horretarako, harremanen zirkulua osatzen duten pertsonekin harremanetan jarri behar da, ezintasunen bat duen pertsonarekin duten gertutasuna edo harremana aintzat hartuta. Esku hartzen duten pertsona guztiek ekarpen interesgarriak, garrantzitsuak eta, zalantzarik gabe, planaren garapenarentzat aipagarriak izango diren ekarpenak egingo dituzte, bai hasierako fasean, bai plangintza eta aplikazio prozesu osoan zehar.

Bideratzaile gisa jarduten duen eta prozesua dinamizatzen duen pertsonak honako jarraibide hauek errespetatu behar ditu harreman zirkulua osatzen duten pertsonei dagokienez:

  • Pertsona bakoitzak jakinarazi edo kontatzen duena errespetuz entzutea.
  • Plangintza prozesu guztian zehar informazioa ematea eta euren parte hartzea eskatzea.
  • Arazoak konpontzerakoan euren parte hartzea lortzea, batez ere, desadostasun egoerak gertatzen direnean.

Batzuetan, harremanen zirkulua pertsona askok osatzen dute eta, denborari lotutako arrazoiak direla eta, guztiek ezin dute informazioa biltzeko fasean parte hartu, beraz, kasu horietan lehentasun ordena bat ezartzea eta hautapen bat egitea beharrezkoa izaten da. Horri esker, emaitzak maximizatu ahalko dira eskuragarri dagoen denbora mugaren barruan. Ondoren, inguruabar horietan gida bezala erabili ahal diren zenbait jarraibide aditzera eman dira:

  • Hasteko, harremanik estuena duten pertsonekin harremanetan jartzea komeni da, hau da, harremanen zirkuluak irudikatzen duen diagraman ezintasunen bat duen pertsonatik gertuen dagoen zirkuluko pertsonak.
  • Ezintasunen bat duen pertsonak azpimarratzen badu bere inguru hurbileko pertsona guztiak berarentzat garrantzitsuak direla, ezinbestekoa da ulertaraztea soilik gutxi batzuekin hitz egin daitekeela, gehien ezagutzen dutenak edo gehien laguntzen diotenak eta aurrerago, posible izanez gero, gainontzekoekin hitz egingo dela.
  • Hirugarrenez, aurreko denboraldietan, beste zerbitzu batzuen testuinguruan, lagundu dioten profesionalekin hitz egitea komeni da.
  • Azkenik, pertsona horrekin denbora asko pasa ez duten arren, harekin harreman bikaina mantentzen duten pertsonekin (senideak zein profesionalak) hitz egitea edo bilera motz bat edukitzea komeni da.

Harremanen zirkulua osatzen duten pertsonen bitartez informazioa biltzeko faseari hasiera ematen zaionean garrantzitsua da definitzea pertsona bakoitzak zer informazioa mota eman dezakeen eta informazio horren pisu zehatza eta, horren arabera, zer galdetu behar den erabakitzea.

Ondorengo taulan jarraibide gisa erabilgarriak izan daitezkeen zenbait galdera iradoki dira.

Iraganean pertsonarekin denbora asko pasa duten pertsonek eta gaur egun berarekin oso harreman estua dutenek oso garrantzitsua den informazioa eman ahalko dute taulako galderetan jasotako ia alderdi guztien inguruan. Pertsonarekin zenbait denbora pasa dutenek baina nahikoa ez dena, berriz, zailtasunak eduki ditzakete lehenengo bi galdera sortei erantzuteko baina oso hizketakide onak izan daitezke ohikeriari eta eguneroko erritualei buruzko galderei dagokienez. Horrez gain, pertsona horietako batzuk jaso nahi dugun informazio teknikoa eta/edo klinikoa emateko gai izango dira.

 

Beste pertsona batzuekin hitz egiteko lagungarriak izan daitezkeen galderak

  • Ezintasunen bat duen pertsonarekin duen harremana
    • Zer harreman mota duzu pertsonarekin?
    • Orain dela zenbat denbora ezagutzen duzu?
    • Zenbat denbora pasatzen duzu edo pasatu ohi duzu berarekin?
    • Zer da berari buruz gehien gustatzen zaizuna?
    • Zuri dagokizunez, zer baloratzen edo ederresten du gehien?
    • Noiz izan zen elkarrekin tarte on bat pasa zenuten azkeneko aldia? Zer egin zenuten?
    • Nola deskribatuko zenuke berarentzako egun on bat? Eta oso egun txarra?
  • Zer da garrantzitsua ezintasunen bat duen pertsonarentzat eta zer gustatzen zaion
    • Gaur egun, zer egiten du pertsona honek astelehenetik ostiralera? Eta larunbatean eta igandeetan?
    • Berarekin baldin bazaude jaikitzen denean, nola jaikitzen da?
    • Zer gosaltzen du?
    • Zer egiten du horren ostean?
    • Nolakoa izango zen goiz on bat? Eta arratsalde edo gau on bat?
    • Zer da eguneko onena eta txarrena: goizean goiz, egunean zehar eta iluntzean? Desberdintasunen bat nabaritu dezakezu astean zehar eta asteburuen artean?
    • Zure esku egongo balitz, zer egingo zenuke egun on bat edo asteburu on bat eduki dezan?
    • Zer da erabakigarria egun ona edo egun txarra pasatzeko?
  • Ohikeria edo ohiko erritualak
    • Ohikeria edo erritualak lanera edo eguneko zentrora heltzen denean
    • Ohikeria edo erritualak lanetik/eguneko zentrotik etxera heltzen denean
    • Ohikeria edo erritualak lanetik/eguneko zentrotik ateratzerakoan
    • Ohikeria edo erritualak etxetik ateratzerakoan komunitatean jarduerak egiteko
    • Asteko ohikeria (ohiko bisitak lagunei edo senideei, irteerak, telebistako programak)
    • Nola erlaxatzen edo lasaitzen da pertsona zerbait desatsegina gertatzen zaionean? Zer egiten du hobeto sentitzeko?
  • Ospakizun ohiturak
    • Nola ospatzen dira pertsonari gertatzen zaizkion gauza onak?
    • Nola nahiago du bere urtebetetzea ospatu?
    • Zer janari mota nahiago du egoera horietan?
    • Nola gustatzen zaio jaiak ospatzea? (Adibidez, gabonetan, zuhaitza eta argiak egon behar diren zehaztu)
  • Nahiak eta etorkizunerako ametsak
    • Zer opa diozu pertsona horri etorkizunean?
    • Zure ikuspuntuaren arabera, zein izango zen berarentzako etorkizun ideala?

 

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.