Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Ezintasunen bat duen pertsona entzutea eta behatzea

Ezintasunen bat duen pertsonarentzat garrantzitsua zer den jakin ahal izateko –bere pertzepzioa, lehentasunak, nahiak-, berarekin elkarrizketa luze bat edukitzea beharrezkoa da. Ezinduaren bizitzan hobekuntzak sartzeko ekintzak planifikatu ahal izateko, lehenengo eta behin jakin behar da harentzat zer den garrantzitsua: haren beharrak, nahiak, lehentasunak, beldurrak. Hori guztia jakiteko, hainbat modutan jardun daiteke.

  • Zenbait kasutan, pertsonak berak edo haren izenean jarduten duenak, haren lehentasunak, nahiak edo ikuspegia zein den jakiteko idatzizko galdera batzuk erantzun ditzake, alegia, harentzat garrantzitsua zer den adierazteko.
  • Beste egoera batzuetan, aldiz, elkarrizketa batean zehar galdera horiei erantzuna emango diete eta bideratzaile gisa jarduten duen eta plangintza dinamizatzen duen pertsona arduratuko da solasaldi horretan jasotako informazioa idatziz jasotzeaz.

Bide horietako edozeinen bitartez edo bien bitartez, egokia da lehenengo eta behin, pertsonak bere buruaren inguruan duen iritziarekin zerikusia duten alderdiak biltzea, bereziki, berari buruz gustatzen zaizkion alderdiak adieraz ditzala eskatuz. Ondoren, zer gauza edo ekintza egitea gustatzen zaion eta gustatzen ez zaion jakin behar da, baita ahalegindu jakiten ere zer elementu diren erabakigarriak egun on bat edo egun txar izan dela ondorioztatzeko. Azkenik, haren burua etorkizunean nola ikusten duen, zer asmo edo nahi dituen jakin behar da.

Informazio hori guztia elkarrizketa bakar batean biltzea ez da komenigarria, ezta posiblea ere. Hortaz, hobe da egunean zehar hitz egiteko dituen hainbat aukera aprobetxatzea: gosaldu bitartean, adibidez, saiatu ahal da galdetzen zer den gehien gustatzen zaiona, norekin gosaltzea gustatzen zaion, goizean goiz hitz egitea gustatzen zaion edo bakarrik utz dezaten nahiago duen.

Hurrengo taulan, elkarrizketa bideratu dezaketen eta bildu beharreko informazio motari buruzko zenbait galdera daude:

 

Ezintasunen bat duen pertsonarekin hitz egiteko erabili ahal diren galderak

  • Zer da zure buruaren inguruan gehien gusta­tzen zaizuna?
    • Zer da zure buruaren inguruan gehien gustatzen zaizuna?
    • Zein alderdi azpimarratuko zenuke?
    • Zer gauza positibo edo on esaten dute gainontze­koek zuri buruz?
    • Noiz ematen dizkizute eskerrak beste pertsonek?
  • Zer egitea edo edukitzea gustatzen zaizu?
    • Zer gustatzen zaizu egitea? Zer egitea ez zaizu gustatzen? (etxean, eguneko zentroan, lanean, baina baita etxetik, lanetik, eguneko zentrotik kanpo ere)
    • Zer egiten duzu normalean ondo pasatzeko? Eta oporretan?
    • Zer musika mota gustatzen zaizu? Zer pelikula gustatzen zaizkizu?
    • Zeintzuk dira zure zaletasunak?
  • Zer gauza dira zuretzat garrantzitsuak?
    • Dituzun gauzen artean, zeintruk dira zuretzat garrantzitsuak? (argazkiak, erlojuak, bitxiak, etb.)
  • Zer jatea gustatzen zaizu?
    • Zeintzuk dira zure janaririk gogokoenak?
    • Zer jatea gustatzen zaizu?
    • Zer janari ez zaizu gustatzen?
  • Zerk goibeltzen edo haserretzen zaitu? (goizean, egunean zehar, arratsaldean/gauean eta asteburuetan zehar)
    • Zerk edo nork goibeltzen zaitu?
    • Zer esaten edo egiten dizute triste jartzeko?
    • Zerk edo nork haserretzen zaitu? Zer esaten edo egiten dizute horretarako?
    • Zer gauza mota egitea gorroto duzu?
    • Nora joatea ez zaizu gustatzen?
    • Norekin egotea ez zaizu gustatzen?
  • Astean zehar (goizean, egunean zehar eta iluntzean)
    • Nola pasatzen duzu goiza?
    • Zer egiten duzu jaiki bezain laster?
    • Zer gosaltzen duzu? Nolakoa da zure gosari gogo­koena?
    • Zer ordutan ateratzen zara etxetik?
    • Zer gauzek pozten zaituzte?
    • Zerk gogaitzen zaitu jaikitzen zarenean?
    • Norekin egotea gustatzen zaizu?
    • Goizean, nahi duzuna egin ahalko bazenu, zer egingo zenuke?
    • Zer egiten duzu normalean egunean zehar?
    • Nora joaten zara? Norekin egoten zara?
    • Zer jarduera mota egiten dituzu?
    • Zer gauza mota egitea gustatzen zaizu?
    • Nora joatea edo non egotea gustatzen zaizu?
    • Zer egiten duzu ohera joateko ordura arte?
  • Asteburuetan
    • Nola pasatzen dituzu asteburuak?
    • Asteburuan zehar, zer egiten duzu goizean, eguer­dian, arratsaldean eta gauean?
    • Zein da zure modurik gogokoena asteburua pasa­tzeko?
    • Aukeratu ahalko bazenu, zer ordutan jaikiko zina­teke?
    • Norekin pasako zenuke eguna?
    • Zer egingo zenuke? Eta zer ez zenuke egingo?
    • Zer jango zenuke? Eta zer ez zenuke jango?
    • Nolakoa izango litzateke asteburu txar bat zure­tzat?
    • Norekin ez zenuke egon nahi?
    • Zerk laguntzen zaitu egun txar bat daukazunean?
  • Nola zaintzen duzu zure burua?
    • Zer egiten duzu osasun ona edukitzeko eta ondo sentitzeko?
    • Zer egin beharko zenuke baina ez duzu egiten?
  • Zer laguntza behar duzu?
    • Zer laguntza behar duzu eta edukitzea gustatuko litzaizuke garrantzitsutzat jotzen dituzun gauzak egiteko? (goizean, egunean zehar, arratsal­dean/gauean eta asteburuetan zehar)
    • Ba al dago zerbait gainontzeko pertsonek jakin beharko luketeena zuri hobeto laguntzeko? Adibi­dez, jakin behar dute sendagai jakin batzuk hartzen dituzula?
    • Ba al dago zerbait jakin edo egin behar dutena zuk seguru eta babestuta sentitu zaitezen?
    • Jan ahal duzuna eta jan ezin duzunari buruzko zerbait jakin beharko lukete?
  • Zure bizitzan zerbait aldatu ahalko bazenu, zer aldatuko zenuke?
    • Zer aldatuko zenuke?
    • Zer nahiko zenuke gehiago ez gertatzea?
    • Zer egiten hastea gustatuko litzaizuke?
    • Nora joan nahiko zenuke?
  • Zeintzuk dira etorkizunerako ametsak eta nahiak?
    • Etorkizunean pentsatzen duzunean, zerekin egiten duzu amets?
    • Non bizi nahiko zenuke? Norekin?
    • Zer egin nahiko zenuke egunean zehar? Zer egingo zenuke ondo pasatzeko?
  • Zer gauzek laguntzen dizute bizitzan?
    • Zerk laguntzen zaitu egun txar bat daukazunean?
    • Zerk pozten zaitu?

 

 

 

 

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.