Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Abian jartzeko bilera

Planaren aplikazio praktikoa, neurri handi batean, profesional talde baten ardurapean egongo bada, egoitza baten esparruan bizi diren pertsonen kasuan gertatzen den bezala, hasteko modu onena abian jartzeko bilera bat antolatzea da ahalik eta lasterren. Beharrezkoa da bileraren dinamizazioa bizi estiloaren funtsezko plangintzaren bideratzaile gisa jarduten duen pertsonak edo profesional taldearen arduradunak egitea.

Jarraian, fase honetan erabilgarri izan daitezkeen jarraibide edo irizpide batzuk eskaintzen dira:

  • Pertsonarekin (edo haren ordezkariarekin) hitz egin, abian jartzerakoan zer esku-hartze eduki nahi duen jakiteko
    • Garrantzitsua da ziurtatzea interesdunak abian jartzeko bileran parte hartzen duela, bai zuzenean, bai ordezkari gisa edo bere izenean jarduten duen norbaiten bitartez –zuzenean parte hartu nahi ez badu edo ezin badu–, bere ikuspegia emate aldera. Bere ikuspegia garrantzitsua da, izan ere, foro horretan hartuko dira planean erabakitako ekintzei eragiten dieten antolamenduko erabakiak: zenbaitetan, hain zuzen ere, planak abian jartzeko behar diren inguruabar guztiak zehazten ditu –adibidez, planak finkatu dezake pertsonak igeriketa eskolak dituela udal igerilekuan astearteetan, arratsaldeko 6etatik 7etara–, baina beste kasu batzuetan ez da xehetasunetan sartzen –adibidez, ezar dezake pertsonak irteera egin dezakeela zinemara hilean behin, baina noiz zehaztu gabe–. Ondorioz, kasu horietan, komenigarria da pertsona bera izatea, edo haren izenean hitz egiten duen norbait, xehetasun horiek finkatzen dituena edo horiek finkatzen laguntzen duena.
  • Pertsona egokiek parte hartzen dutela lortzea
    • Bizitza estiloaren funtsezko plangintzan bideratzaile gisa jarduten duen pertsonaz eta planaren aplikazioaren gaineko ardura zuzenagoa gain hartuko duen profesional taldeaz aparte, zenbait kasutan erabilgarria izan daiteke kanpoko pertsonaren bat taldean sartzeko gonbitea luzatzea, betiere, pertsona horrek paper adierazgarria eduki badezake plana abian jartzerakoan.
    • Plana abian jartzerakoan laguntza ematen duen bi talde edo gehiago esku hartzen ariko balitz (adibidez eguneko zerbitzuetako taldea eta egoitza zerbitzukoa), komenigarria litzateke abian jartzeko bilera luzeagoa izatea eta jarduteko irizpideak partekatzeko eta adosteko aukera eskaintzea.
    • Horrela, emandako laguntza guztien arteko koherentzia bermatuko da.
  • Behar den denbora eta denbora nahikoa eskaintzea bilerari
    • Bilera hauek profesionalen ezagutza eta ulermen handiagoaren alde egiten dute, eta ezinduarekin konpromiso sakonagoa hartzen laguntzen dute. Ondorioz, plana abian jartzeari dagokionez irrika sortzeko joera dute, eta, beraz, garrantzitsua da bilera horiei denbora eskaintzea, erritmoa behartu gabe. Martxan jartzearena hasi aurretik bi saio egin behar badira, komenigarria da horiek egitea.
  • Taldeak nola egin nahi du lan
    • Talde bakoitzak bere ezaugarriak eta lehentasunak ditu lan egiteko moduari dagokionez, eta berezitasun horiek eragina edukiko dute plana abian jartzerakoan: talde batzuk nahiago dute ongi egituratutako ikuspegia aplikatzea, horrela hartutako akordioetatik bat bera ere ahazten ez dutela ziurtatzeko; beste batzuk nahiago dituzte hain sistematikoak ez diren baina sormen gehiagokoak diren formulak. Edonola ere, orokorrean, bi ikuspegiak konbinatu ohi dira.
    • Hori aintzat hartuta, komenigarria da taldekide bakoitzarentzat garrantzitsua zer den, lan egiteko bere modua zein den eta bere funtzioan eroso sentitzeko behar duen sistematizazio maila zein den definitzetik hastea.

Fase honetan, ezinbestekoa da hurrengo irizpide hauetara egokitzea:

  • Lehenengoa ezinduaren nahiei eman behar zaien lehentasuna da, profesional taldearen nahien aurretik.
  • Bigarrena hau da: aurreko puntua onartuta, funtsezkoa da planak abian jartzeko modalitateak hartzerakoan, horiek ahalik eta gehien egokitzea taldeko profesionalen lehentasun eta aukerei.

Edonola ere, komenigarria da aintzat hartzea hasieran finkatzen den abian jartzea aldatu egin daitekeela prozesuak aurrera egin ahala. Gauzak horrela, esate baterako, taldeak erabaki dezake malgutasunez jardun nahi duela eta lanaren antolamendua profesional bakoitzaren ardurapean –egunero– utziko duela, aldez aurretik adostutako ekintza bakoitzarentzat jarri ahal izan den egutegiari egokitu ordez. Hala eta guztiz ere, aldizkako berrikuspenetan ikusiko balitz lan egiteko modu horrekin planaren aplikazio maila baxua dela, beharrezkoa izango litzateke aplikazio hori berriro planteatzea eta adostutako ekintzak beteko direla bermatuko duen formula egituratuago bat aintzat hartzea.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.