Edukinera zuzenean joan

Epilepsia ezintasunen bat duten pertsonengan

Behin epilepsia diagnostikoa ziurtatuta, beharrezkoa da sendagai bidezko tratamendu onena zein izango den zehaztea. Hasiera batean, krisia sendagai bakarrarekin kontrolatzeko saiakera egiten da, nahiz eta gaixo batzuk bi sendagai edo gehiago behar izaten duten. Horrelakoetan, ez da bistaz galdu behar epilepsiaren aurkako sendagaiak hartzeak berekin daramatzan bigarren mailako eraginen arriskua handiagoa dela.

Sendagaiaren dosia gaixoaren pisuaren arabera kalkulatzen da, eta horiek hartzeko ordutegia sendagaia ezabatzeko abiaduraren arabera finkatzen da. Egunean sendagaia bi edo hiru aldiz hartu behar den kasuan, praktikoena horiek otorduen ordutegietara egokitzea da (gosaria, bazkaria eta afaria). Dosi bat hartzea ahazten denean, zuhurrena ahaztutako sendagaia ahazteaz ohartzerakoan hartzea da, hurrengo dosirako denbora gutxi falta bada ere. Sendagaiak hartzerakoan erregulartasunik ez edukitzea berriro erortzearen arrazoia izaten da maiz.

Aldizkako kontrolak neurologoaren edo psikiatraren irizpidearen ondotik egiten dira, eta sendagaien eraginkortasuna eta haien bigarren mailako ondorioak baloratzeko egiten dira. Horretarako oinarrizko tresna bat epilepsiaren aurkako sendagaien maila plasmatikoak zehaztea da. Horretarako, une jakin batean dagoen sendagai kantitate zehatza finkatzea ahalbidetuko duen odol analisi bat egiten da. Analisi hori baraurik egiten da, goizeko dosia hartu baino lehen. Komenigarria da, gutxienez, urtean behin egitea kontrola.

Sendagaiekin tratatzen diren gaixoen % 20k, gutxi gorabehera, ez dio  behar bezala erantzuten tratamenduari, eta horietan gaixotasuna ebakuntzaren bitartez tratatzea plantea daiteke, betiere, aldez aurretik horrelako ebakuntza batek dituen arriskuak aintzat hartuta. Hala eta guztiz ere, ebakuntzarako behar diren betekizunak % 10ek bakarrik betetzen du. Gainera, ebakuntzaren funtsezko helburua tratatu ezin daitekeen epilepsia bat sendagai bidez tratatu daitekeen epilepsia bihurtzea da, izan ere, ebakuntza eta gero epilepsiaren aurkako sendagaiak hartzetik libre geratzen direnak oso gutxi izaten dira.

Epilepsia duten pertsonengan ikaskuntza arazoak ebaluatzeko garaian, oso kontuan izan behar dira epilepsiaren aurkako sendagaiek eragin ditzaketen nahasmendu kognitiboak, batez ere beste sendagai batzuekin erabiliz gero.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.