Edukinera zuzenean joan

Ikusmen eta entzumen arazoak

Labur adieraztearren, bi diagnostiko mota bereizi daiteke:

  • Diagnostiko klinikoa, begiaren egituran, estimulu ezberdinen aurrean dauden erreakzioetan, begiari eragiten dioten patologietan eta ikusmen gaitasunerako ondorioetan oinarriturikoa.
  • Diagnostiko funtzionala; honen bitartez, pertsonak bere ikusmen gaitasuna egunerokoan jarduteko nola erabiltzen duen zehazteko saiakera egiten da, eta informazioa ematen du ikusmen eremuaren tamainari eta moduari buruz, ikusmeneko distantzia ezin hobeari buruz, kokaleku ezin hobeari buruz, kontraste arazoei buruz, eta abar.

Bi diagnostikoak beharrezkoak eta elkarren osagarri dira.

 

Ikusmen arazoen inguruko oinarrizko datuak

  • Arrazoi fisiko ohikoenak
    • Malformazioa edota lesioa begian, ikusmen nerbioan edo garun kortexean.
    • Glaukoma.
    • Begi lausoa.
    • Erretina askatzea.
    • Tunel ikusmena / ikusmen periferikoa.
    • Miopia.
    • Presbizia.
    • Estrabismoa.
    • Medikaziotik eratorritako eraginak (kolirioak neurriz gain edo behar ez bezala erabiltzea...).
    • Lesioak (norberak bere buruari eragindakoak barne).
    • Epilepsia.
  • Inguruneko arrazoi ohikoenak
    • Gaizki graduatutako betaurrekoak edo betaurreko zikinak
    • Ikusmen ezin hobea bermatzeko jarrera desegokiak.
    • Argiztapen desegokia: behar baino biziagoa edo, alderantziz, behar baino ahulagoa.
    • Gainazal islatzaileak.
    • Nahikoak ez diren kontrasteak.
    • Elementu gogaikarriak egotea: kea, kloroa...
  • Ikusmen ezintasunaren aztarna fisikoak
    • Begia handitzea.
    • Behar baino malko gehiago sortzea.
    • Begiek mugimendu azkarrak egitea.
    • Infekzioak maiz.
  • Ikusmen ezintasunaren aztarna izan daitezkeen jarrerak
    • Begiak irekitzeko erreparoak edukitzea
    • Begiak hainbatetan igurztea, begiak azkar kliskatzea, argia saihestea
    • Noraezean ibiltzea, estropezuka.
    • Mugitzeko erreparoak edukitzea.
    • Norbait hurbiltzen denean sustoa hartzea.
    • Gauzak ukimenaren bitartez aztertzea.
    • Oso hurbil egon arte, beste pertsona bat bertan dela ez jabetzea.
    • Aspertuta, irrikaz edo haserre egotea funtsean ikusmenekoak diren jarduerak egiterakoan.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.