Edukinera zuzenean joan

Buru osasuna urritasuna duten pertsonengan

Alzheimer erako dementzia

Alzheimer erako dementzia buruko funtzioaren galera bat da. Ez da isolatutako gaixotasun bat, baizik eta memoriari, jokabideari, ikasteari eta komunikazioari eragiten dion patologia multzo bat. Gaixotasun honen bilakaera pixkanakakoa da, eta, gutxika, memoriarekin, kontzentrazioarekin, ezagutzearekin, mugimenduarekin, hizketarekin... zerikusia duten gaitasunak galtzen direla ikusi ohi da. 4 eta 5 urteko aldi batean garatu ohi da, eta lehenengo aztarnak memoria galtzea eta hizkuntza eta komunikazioa hondatzea izan ohi dira.

Ezintasun intelektuala duten pertsonengan edo narriadura kognitiboa dutenengan kalte horiek antzematea gainerako biztanleriaren kasuan antzematea baino askoz ere zailagoa da, izan ere, gaitasun horiek kalteturik ditu jada. Horiek antzematea, ordea, benetan garrantzitsua da, izan ere, dementzia prozesuaren fase goiztiarretan esku hartuz gero, tratamendu egokiarekin, posible da pertsonaren bizi kalitatea eta bere ingurukoena hobetzea, bizi itxaropena areagotuz eta guzti.

 

  • Sintomak
    • Dementziak haluzinazioak edo delirioak ekar ditzake; horrek, hasiera batean, eta dementzia prozesua antzeman ez bada oraindik, diagnostiko akastun batera eraman dezake (psikosikoak, orokorrean). Dementzia prozesu batetik eratorritako suminkortasuna eta nortasun aldaketak ere erraz nahas daitezke jokabide nahasmendu sinpleekin, eta, ondorioz, diagnostikoa zaildu egiten da. Dementziak, gainera, berekin eraman dezake bat-batean krisi epileptikoak agertzea.
    • Alzheimer erako dementzien faseak eta sintomak hauek dira:
      • Memoria galtzea: ahazteak, aldi batez orientazioa galtzea, mugimendua murriztea, egunean zehar logura edukitzea, jarduerak egiteko interesa murriztea.
      • Aurpegiak edo lagun minen izenak gogoratzeko gaitasuna galtzea; hizkuntza ulertzeko eta hitz egiteko gaitasuna murriztea; bere kasa jateko ezintasuna; aurpegian edo eskuetan dardarak edukitzea; krisi epileptikoak eta nortasun aldaketak (beldurra, suminkortasuna, tristezia...) eta sintoma psikiatrikoak (haluzinazioak, delirioak, jokabide nahasmenduak...)”.
      • Mugikortasuna galtzea; aurpegiko adierazkortasuna murriztea; hizkuntza kaltetzea eta ulertu ezin daitekeen xuxurla bihurtzea; heriotza, bigarren mailako infekzioen edo narriadura orokorraren ondotik etorria.
    • Dementzia diagnostikatzeko, ezinbestekoa da aurretiko maila funtzionalak ezagutzea eta narriaduratik gertatu den edo ez jakitea. Aldez aurretik bazeuden gaitasunak nabarmen galdu direla ikusi behar da, eta baita nortasunean eta jokabidean izandako aldaketak ere.
    • Garrantzitsua da kontuan hartzea 40 urtetik gora eta Down sindromea duten pertsonek Alzheimer gaixotasunaren aztarna neuropatologikoak ageri dituztela, eta, guztiek gaixotasun hori garatzen ez badute ere, hura edukitzeko arriskua gainerako biztanleriaren kasuan baino altuagoa da: gutxi gorabehera, hamarretik zazpik. Pertsona horiengan, gaixotasunaren hasiera, batez beste, 51 urteen bueltan kokatzen da.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.