Edukinera zuzenean joan

Buru osasuna urritasuna duten pertsonengan

Ezintasun intelektualaren edo narriadura kognitiboaren eklipse eragina

Eklipse eraginari heltzen zaio fenomeno hau aipatzeko: pertsona batek, buruko gaixotasun batez gain, ezintasun intelektuala edo narriadura kognitiboa ageri duenean oharkabean pasa daitezkeen sintoma psikiatrikoak. Eklipse eragin horren ondorioa da nahasmendu horiek askoz ere gutxiago diagnostikatzea pertsona hauengan, benetan gertatzen diren kasuen aldean, eta hori ezindu hauek buruko osasuneko arazoen eragin handiagoa duten arren. Are gehiago esatearren, XX. mendearen erdialdera arte, buruko nahasmenduak edo gaixotasunak ez ziren aintzakotzat hartzen biztanleria multzo honen baitan. Ez zen uste, esate baterako, depresio bat edo eskizofrenia jasan zezaketenik.

Eklipse eraginaren ondorio, edozein ezaugarri psikologiko edo buruko nahasmenduko edozein sintoma ezintasunari egozten zaio, egon daitezkeen bestelako arrazoiak kontuan izan gabe. Jarduteko modu honek ondorio larriak ditu, izan ere, buruko gaixotasuna diagnostikatzen ez bada, ez da tratamendu egokia aplikatzen egoera horri aurre egiteko eta, beraz, behar hori atentziorik gabe geratzen da eta zenbait kasutan erabat edo neurri batean arindu litekeen sufrimendu zentzugabea mantentzen da.

Ondorioz, ezinbestekoa da edozein ezinegon sintomaren aurrean adiegotea: aldaketak loan, jateko gogoan, aldartean, gizartean jarduteko gaitasun mailan buruko osasuneko arazo baten aztarna izan daitezke eta, beraz, ez dira oharkabean igaro behar. Laguntza ematen dugun profesionalak dira horrelako sintomak antzemateko egoera hobean gaudenak eta, maiz, harremana egunero eduki ohi dutelako, sintoma horiek antzeman ditzaketen bakarrak dira, batez ere ezintasun intelektuala edo narriadura kognitiboa duten eta gertatzen zaiena aztertzeko eta transmititzeko zailtasun garrantzitsuak topatzen dituzten pertsonen kasuan.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.