Etika batzordea

Aholku batzordea da, diziplina ugari hartzen dituena bere baitan eta auzi moralak arrazoiz aztertzeko independentea, anitza eta kritikoa. Era berean, batzorde hori gizarte zerbitzuen eremuan elkarlanean diharduten pertsonen zerbitzura dago.

Aholku etikoa ematea du helburu, zalantza egoeretan erabakiak hartzea errazteko eta, gure gizartearen balioen konplexutasunaren ikuspuntutik, jardun erak ahalbidetzen ditu, laneko jardunbide egokiak indartu eta finkatzeko eta gizarte esku hartzeen kalitatea, eguneroko jardun partikularrean, hobetzeko.
 
Haren txostenak ez dira lotesleak, eta inoiz ezingo dituzte ordezkatu profesionalen erabakiak, ez eta haien erantzukizunak bereganatu ere.
 
Gizarte Zerbitzuen Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendaritzaren mende dago organikoki GEHAEBa; autonomoa da, ordea, bere eginkizun eta jardunetan. 
 
 
Eginkizunak
 
  • Gizarte zerbitzuen eremuan etikaren inguruko hausnarketak duen garrantziaz ohartaraztea profesionalak eta herritarrak.
  • Ikuspuntu etikoen sarrera sustatzea gizarte jardunetan.
  • Auzi etikoetako parte diren balioei buruz hausnartzea, ahalik eta erabaki onenak hartze aldera.
  • Laguntzean langileei, erabiltzaileei, senideei sor dakizkien auzi etiko partikularrei buruzko galderei erantzuna ematea.
  • Jardun protokoloak proposatzea, maiztasuna edo larritasuna dela-eta auzi etikoak sortzen dituzten egoeretarako.
  • Etikaren arloan, batzordekideen eta gizarte zerbitzuetako langileen prestakuntza etengabea sustatzea eta hartan laguntzea.
 
Ez dira Etika Batzordearen eginkizunak
 
  • Gizartean Esku Hartzeko Arabako Etika Batzordeak ez du gizarte esku hartzeen prozedura teknikoari eragiten dioten salaketa, kexa edo erreklamazioei buruzko irizpenik ematen, txosten teknikorik egiten edo adierazpenik plazaratzen.
  • Era berean, ez du parte hartzen ez epaiketetan ez administrazio errekurtsoetan.
  • Ez du etika profesionalari edo erabiltzaileen jokaerari buruzko iritzirik plazaratzen.
  • Ez du esku hartzen administrazioaren edo antolamenduaren eremuko gaietan (elkargoetako batzorde deontologikoak, diziplina batzarrak, batzar sindikalak...).
  • Ez du egiten gizarte zerbitzuekin zuzenean zein zeharka harremana duten gai sozialak eta ekonomikoak aztertzea helburu duen azterlanik edo txostenik.
 
Eraketa
 
Batzordea diziplina ugaritako pertsonek osatutako taldea da. Batzordekide horiek ikasketa eta lanbide ezberdinak dituzte, eta lan hori gizarte zerbitzuen arloan diharduten zenbait instituzio eta erakundeetan egiten dute.
Batzordekide horiek gizarte zerbitzuen erabiltzaileekin zuzenean lan egin ohi duten pertsonak dira, bai eta beren eginkizuna laguntzea ez den pertsonak ere. Den-denek dihardute borondatez batzordean. 
 
Hartzaileak
 
  • Gizarte zerbitzuen erabiltzaileei
  • Erabiltzaileen senideei, laguntzaileei eta ordezkariei
  • Instituzio, zentro, zerbitzu eta erakundeetako profesionalei
  • Gizarte zerbitzuen arduradun eta kudeatzaileei
 
Eskatzeko modua
  
Informazio gehiago eta galderak Etika Batzordeari
 
  • Batzordearen helbidea: Alaba Jeneralaren kalea, 10, 4. solairua, 7. bulegoa. 
  • Posta elektronikoa: comiteeticaifbs@araba.eus
  • Telefonoa: 945 151015 – (205)