Acción comunitaria
Artikulu honen helburua ondokoa hau da: garapen komunitarioko estiloekin esperimentatzeko aukera ematen duen ekoizpen sortzaile hasiberria antzematen duten ikerketa-esperientziak zirkulazioan jartzeko beharra agerian uztea. Horretarako, tokiko mailan garatutako Ekintza Parte-hartzailearen Ikerketa aurkeztu genuen, zehazki Malagako probintzian (Espainia). Ikerketa horrek laborategi sozial polifoniko bat sortu zuen, ahots, praktika eta egiteko modu desberdinen bateratzea, eta azken helburua biztanleok bizi genituen eguneroko arazo sozial zehatz asko bistaratzea izan zen. Auzotarrak, gizarte-mugimenduak eta ikertzaileak izan ziren prozesuaren protagonistak; eta diagnostiko-txosten bat eta baliabide metodologikoak egin genituen arazo horiei aurre egiteko eta gure ingurunea hobetzeko.