Política social, Evaluación de servicios, Métodos de evaluación, Resultados, Crítica, Literatura científica, Panorama internacional
Politiken eta gizartearen alorreko esku-hartzeen barruan, eskaera berriak agertu dira, hala nola gardentasuna, kontuak ematea eta emaitzak demostratzea. Nazioarteko eremuan, hainbat joera identifikatzen dira ebaluatzeko jarduerei dagokienez, besteak beste: inplementazioan eta berehalako emaitzetan fokalizatzen direnak, eta medikuntzaren eremuko jarduerak antzeratzen dituzten metodologia esperimentalak. Hala ere, eztabaida bizia sortu da metodologia horien aldekoen eta kontrakoen artean. Polarizazio hori gainditzeko, premiazkotzat jotzen dugu konsensua bilatzea bi alor hauei dagokienez: eragin-ebaluazioak zer egoeratan erabiltzea komeni den, batetik, eta horien ahalmenari etekin gehien nola atera, bestetik. Ildo horretatik, literaturaren errepasoa egingo dugu, eraginaren ebaluazioaren muga nagusiak jasotzeko eta ebaluazio mota hori zer egoeratan gauzatu litekeen definitzeko helburuarekin.