Políticas públicas, Evaluación, Mujer, Igualdad de género, Metodología, Recomendaciones
Gida honek hainbat gomendio eta berariazko estrategia biltzen ditu, ebaluazio-taldearen praktika eta begirada eta aplikatzen diren ebaluazio-teknikak eta -analisiak berrikusterakoan genero-ikuspegia txertatzeko, ebaluazioa generoarekiko sentikor bihurtzeko, eta ebaluatzen den politika berrikusteko, genero-ikuspegia (esplizitua edo inplizitua) eta genero-harremanetan dituen inplikazioak eta ondorioak kontuan hartuta.
Hala ere, ebaluazioak aldakorrak dira, eta ebaluatzen den programaren edo politikaren azterketa-eremura eta berariazko galdera eta beharretara egokitu behar dira. Ez dago formula bakarra genero-ikuspegia txertatzeko; ebaluazio bakoitzean sartu beharreko begirada edo hurbilketa bat da, eta hori era askotara eta testuinguruan zehaztuta egin daiteke.
Ildo horretan, gidaren asmoa ez da genero-ikuspegia duen ebaluazio bat nolakoa izan behar duen definitzea, baizik eta hainbat tresna eta baliabide eskaintzea, testuinguru desberdinetan baliagarriak izan daitezkeen ebaluazioetan genero-ikuspegia txertatzeko. Era berean, gida ez dago genero-helburu esplizitua duten politikak ebaluatzeko bakarrik pentsatuta; edozein politika edo programa ebaluatzeko jarraibide baliagarriak ere baditu, nahiz eta genero-osagai argirik edo espliziturik ez izan.