Zer da Gizarte Zerbitzuetako Arretarako Kalitatearen Webgunea?

Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea aitzindari izan zen, orain dela 20 urte baino gehiago, bai Euskadiko Autonomia Erkidego bai Estatu osoan arabar gizarte-zerbitzuen arreta-kalitatea ebaluatu eta bermatzera bideratutako prozesuak ezartzen eta etengabeko hobekuntza sustatzen. Aurreko bi hamarkadetan, konpromisoari leial jarraikiz, arduratu da izaera kualitatiboko metodo eta prozesuen saio eta ezarpenak gauzatzeaz, eta estandarizatuagoak dauden sistemek sustaturiko hobekuntzez harago, zentratzen dira artaturiko pertsonen bizi-kalitatean.

“Gizarte Zerbitzuen Arreta Kalitatea” izeneko atari honen xedea da aurrerabidea egiten jarraitzea zerbitzuen arreta hobetzean eta erabilgarri den tresna bilakatu nahi da xede hori betetzeko. Hori dela-eta, bere edukiak egituratzen dira ondorengo bi helburu nagusi hauen inguruan:

  • GOFEk sustaturiko kalitate-ekimenen ikusgarritasuna eta Erakundearen esparruko profesional, familia eta erabiltze diren pertsonen ahalegina mesedetu, eta aipaturiko ekimen horietako esparruan erraztuz diseinatu eta ezarritako ondorengo material hauek: gidaliburuak, jarduera egokietako gidak, ebaluazio eta kalitatea bermatzeko metodoak.
  • Zerbitzuen arreta-kalitatearen hobekuntzan interesa dutenentzako sostengu praktikoa eskaintzea, ondorengo hauen bitartez:
    • Kontsulta errazeko jarduera egokietako gomendioen banku bat, eta horren bitartez eskuragarri dago gomendio bakoitzaren edukia.
    • Tresnen banku bat, eta horren bitartez zuzenean eskuragarri dago ebaluazio eta kalitatea bermatzeko metodoen hautaketa bat eta arreta-mailako estandarren hautaketa bat.
    • Liburutegi birtual bat, etengabe eguneratua.