Jarduera egokien Gomendiorako Banku honen bidez eskuragarri jartzen da, gizarte-zerbitzuen arloko oinarrizko jardueretarako, gomendioen multzo bat arretaren oinarrizko alderdien inguruan, eta berauen formulazio bikoitzean nahi da gizarte-zerbitzuetan kalitatea bermatu eta erreferente eta lagungarri bilakatu arreta-zerbitzuen esparruan sostengua eskaintzen duten profesionalentzat.
Gomendio hauen bidez orientazioa eskaini nahi da arretarako jarraibide egokiak lantzeko eta, horren ondorioz, betiere oinarrizko printzipioak diren heinean, zerbitzu edo egoera desberdinen ezaugarrien arabera interpretatu eta egokitu daitezke; inola ere ez da kasu indibidual bat artatzean profesional baten kriterioa ordezkatu nahi, ez eta diskriminatu gabeko modu batean ezarri ere.
Ondorengo bi metodologia desberdin hauek jarraitu dira bere lanketarako:
- Ezgaitasunen bat duten pertsonen arretaren arloan ezarri daitezkeen gomendio horiek prestakuntza parte-hartzaile baten emaitza dira –“Hobeto Bizi” proiektuaren esparruaren baitan garatu dira, arretaren kalitatea hobetzera orientatua-, eta bertan lagun egin dute modu aktibo batean arretarako profesionalek, sendiek, erabiltzaile diren pertsonek, zerbitzuen antolaketan espezializatutako tekniko eta arretaren kalitatean espezializatutako teorikoek.
- Beste arloetan ezartzeko asmoz buruturiko gomendioek -Adinduak, Gaixotasun Mentala, Haurtzaro eta Familia, Gizarte-bazterketa eta Ekintza Komunitarioa- oinarri dituzte gai garrantzitsuen hautaketa bat, eta hori landu du SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak. Berauen lanketarako aztertu dira horietako gai bakoitza, deskribapenerako aurkibide bat egituratu da, eta hautatu dira literatura espezializatuan aurkibide horretako gaiei hoberen erantzuteko aukera zuten dokumentuak. Horietako atal bakoitzak modu literal batean biltzen du iturri gisako balioa duen dokumentuaren zati bat, eta beti sartzen da (…) eduki originalaren zati bat alde batera uzten denean. Atal bakoitzean identifikatzen da iturri den dokumentu eta egilearen informazioa, eta errazten da dokumentu horren eskuragarritasuna. Testu hauek erreproduzitu ahal izateko, SIISek derrigorrezko diren baimenak ditu.