Discapacidad intelectual, Adultos, Tutela, Intervención, Reforma, Normativa, Régimen jurídico, Justicia, Apoyo, Toma de decisiones, Incapacidad jurídica, Trabajo social, Registro, Procedimiento, Responsabilidad jurídica, Coordinación, Buenas prácticas, Recomendaciones, Madrid, España
2021ean, ezgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko Estatuko legeria erreformatu zenean, paradigma berri bat ezarri zen, pertsona horiek beren bizi-proiektuaren protagonista aktibo bihurtu nahi zituena, eta haien borondatea, nahiak eta lehentasunak errespetatzen zituena. Horrela, jardunbide egokien kode honen bitartez erantzuna eman nahi zaie eredu berriaren aplikazioak sortzen dituen galdera batzuei, ikuspegi juridikotik zein sozialetik. Ikuspegi sozialetik, portaera-eredua definitzen da eskuartzearen fase guztietan: pertsonari harrera egitea, profesional-taldearekin lotura ezartzea, informazio- eta komunikazio-prozesuak hobetzea, laguntza ematea eta familiarekin lan egitea. Bestalde, ikuspegi juridikoak arau-esparru berriaren legezko kontzeptu nagusiak aztertzen ditu, eta, bereziki, kuradoretza-kasuetan sartzen da. Era berean, xehetasunez deskribatzen dira larrialdi-egoeretan, behin-behineko administrazioan edo baimen judizialetan dauden betebeharrak. Dokumentuaren helburua ezgaitasuna duten helduekiko eskuartze profesionala etengabe hobetzea da, eta, horrekin batera, haien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea.