Discapacidad intelectual, Trastornos generalizados del desarrollo, Calidad de vida, Apoyo, Modelos, Derechos, Autodeterminación, Inclusión social, Igualdad de oportunidades, Necesidades, Bienestar, Relaciones personales, Atención individualizada, España
Bizi-kalitatearen eta laguntzen paradigmen integrazio operatiboa aurkezten du artikuluak, Bizi Kalitatearen eta Laguntzen Eredua (BKLE) izeneko eredu bateratuan. Eredu horrek adimen-ezintasunen eta garapenaren esparruan gaur egun gertatzen den eraldaketaren ezaugarri esanguratsuak integratzen ditu. Ezaugarri horiek ikuspegi holistiko eta integratu bat hartzen dute, giza eskubideetan eta legezko eskubideetan oinarritzen dena, bizitzako jarduera-eremu nagusien muga esanguratsuetan zerbitzuei eta laguntzei buruzko erabakiak hartzeko oinarri gisa balio duena, komunitatearen ingurune inklusiboen barruan emandako laguntza indibidualizatuak azpimarratzen dituena eta emaitzen ebaluazioa sustatzen duena. Artikulu honetan ondoko edukiak hartzen dira: (a) BKLEren lau osagaiak: oinarrizko balioak, banakako eta familiako bizi-kalitatearen dimentsioak, laguntza-sistemak eta baldintza bideratzaileak; (b) BKLE eredua nola erabil daitekeen laguntzak emateko, pertsona ardatz duen emaitzen ebaluazioa egiteko, erakundea eraldatzeko eta sistemak aldatzeko; eta (d) BKLE ereduak adimen-ezintasunen eta garapenaren arloan gaur egungo paradigma-aldaketarako duen funtsezko izaera.