Oroimena biziberritu edo ahaztutako oroitzapenak berreskuratzeko jarduerak oso onuragarriak izan daitezke adinekoentzat: haien ongizate orokorra, autoestimua eta nortasunari ematen dioten zentzua hobetzen lagun dezake. Horretarako, iraganari buruzko elkarrizketak egin behar dira eta, elkarrizketa horietan, adinekoak oroitzapenak trukatzen ditu adin bereko pertsonekin, kasurako, beste egoiliar batzuekin, senideekin edo lagunekin, bai eta pertsona gazteagoekin ere, hala nola egoiliarra bisitatzen duten bilobekin eta artatzen duten profesionalekin. Oroitzapen horiek kontatzeak edo beste pertsona bati azaltzeak nor den eta zer egin zuen balioesten dela sentiarazten dio egoiliarrari. Eta, zalantzarik gabe, lantzen diren elkarrizketei esanahia gehitzeko modua da.
Jarduera horiek garatzeko, oroitzapenen ernagarri jardun dezaketen hainbat elementu erabil daitezke, gure zentzumenetan eragina dutenak: