Oso komenigarria da senideek eta hurbilekoek aukera izatea lehen erabiltzailearekin batera egiten zituzten jarduerak egiten jarraitzeko, hau da, erabiltzailearen ohiturei eusteko. Adibidez, egunkaria elkarrekin irakurtzea, jolasen batean aritzea, igandeetan hamaiketakoa hartzea... Egoitzak berak antolatutako irteeretan ere lagun diezaiokete egoiliarrari.
Aukera horien berri hasieratik bertatik eman behar da, erabiltzailea egoitzan sartzen den egunetik bertatik, bestela, pertsonek bere esku dagoen guztia egiten baitute inguru berrira egokitzeko, eta hasieratik uko egiten diete uko egin beharko ez lieketen bizitzako alderdi batzuei.