Edukinera zuzenean joan

Adinekoentzako laguntza egoitzaratzea prestatzeko

Egoitza batean sartzea gertaera biziki garrantzitsua da pertsona baten bizitzan, trantsizio-aldi bat, alegia eta, beraz, oso esperientzia estresagarria da adinekoarentzat, are larriago edo astunagoa, inguruabarren zioz, prestakuntza aldirik izan ez denean. Horregatik, ahal den neurrian, funtsezkoa da adinekoari egoitzaratzeko prestatzen laguntzea.

  • Pertsona egoitzan sar dadin prestatzeko, hauexek izan daitezke baliagarriak:
  • Informazio liburuxka argiak izatea, pertsonek egiatan jakin dezaten egoitzako bizimodua nolakoa den eta arreta nola eskaintzen den.
  • Egoitzako giroa −ospakizun une berezietan zein eguneroko bizitzan− nolakoa den erakusten duten bideoak ikustea.
  • Egoitzaratu aurretik, bisita bat edo batzuk egitea egoitzan.

Egoitzaratu aurreko hastapeneko harremanetan, garrantzitsua da egoiliarrarentzat erreferentziazko profesionala izango denak aurkeztea eta egoiliarraren aurrean ulerkor eta lasaigarri agertzea, erabaki horrek adinekoarentzat eta haren senideentzat daukan garrantziaz jabetuta.

Era berean, garrantzizkoa da langileek eta senideek osagarriak diren bi alderdiren berri adinekoari adierazten jakitea: alde batetik, egoitzako bizitza lehengo bizitzaren jarraipena dela azpimarratzea, aukera berriak zabaltzen direla, adinekoak bere bizi ibilbidean txertatzen dela ikus dezan; bestetik, oso argi utzi behar zaio egoitzatik irten daitekeela, eta nahi izanez gero, etxea berriro bisitatu dezakeela, auzora joaten jarraitu dezakeela, pertsona seguru sentitu deneko leku ezagunak diren aldetik.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.