Edukinera zuzenean joan

Jarduteko esparrua: "Sentipenen esparrua"

Hasiera batean, adinekoen egoitzetan aplikatzeko pentsatu zen eredua, eta harrezkero, hainbat egoitza inguruabarretan aplikatu da, bereziki, dementzia duten pertsonei arreta emateko zentro espezializatuetan, adimenaren dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako zerbitzuetan edo adinekoentzako akutuen ospitaleko unitateetan. Ereduaren aplikazio esperimentaletan eta horiei dagozkien ebaluazioetan funtsatuta, egiaztatu da esparru egokia eta fidagarria dela arretaren kalitatea eta bizi kalitatea sustatzeko, harremanetan oinarritzen den arreta ikuspegi batetik.

Beste mota bateko zerbitzuetan edo beste gizatalde batzuentzako zerbitzuetan aplikatu ez omen den arren, jarduteko esparruaren oinarri diren sentipenen izaera unibertsalak iradokitzen digu arretaren zeinahi eremutan balia litekeela, nahiz eta, pentsatzekoa denez, beharrezkoa izango litzatekeen zenbait egokitzapen egitea sentipenen karakterizazioan. Izan ere, egile nagusiak, M. Nolanek, nabarmendu zuen Sentipenen Esparrua hedatzeko ahalmen hori, orokortze analitikoaren mailan eta ezaugarri horren ziozko aldakortasunean oinarrituta; bestela esanda, Nolanen iritziz, sentipenak sortzen dituzten arrazoiak izaera askotako arreta testuinguruen artean edo hainbat gizatalderentzako inguruabarretan alda daitezkeen arren, premisa edo oinarria bera ez da aldatzen, hau da, sentipen horiek hautematea edo sentitzea ezinbestekoa da sortzen diren harremanak alde guztientzat onuragarriak izan daitezen, bai eta harremanak erabakigarriak direla ere arretaren kalitateari eta bizi kalitateari doakienez.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.