Ongietorri edo harrera oneko giroak segurtasuna ematen die egoitzara lehen aldiz sartzen diren profesionalei. Horregatik, lehenengoz iristen direnean, garrantzitsua da horretan lagun dezaketen hainbat jarduera gauzatzea:
Aldez aurretik jakinarazi behar zaio, egoitzan lanean hasten den egunean, pertsona bat edukiko duela harrera lekuan zain ongietorria emateko eta Zuzendaritzako bulegoraino laguntzeko. Horrek zuzendariarekiko lehen harremana izateko aukera emango dio lanpostua eskuratu ondoren, eta, horrela, modua izango du zuzendariak honako hauek azaltzeko: egoitzari darion arretaren filosofia, esparru horretako harremanen garrantzia eta harreman horiek egoitzako kulturan eta jardunbidean duten isla. Garrantzitsua da lehen hurbilketa hori edozein langilerekin egitea, langile horrek bete beharreko eginkizuna zeinahi dela, harremanetan oinarritutako arretaren kulturak plantilla osatzen duten pertsona guztiak inplikatu behar baititu.
Zuzendariarekin izandako lehen bilera horretan, sartu berriaren lan baldintzak gogoraraztea komeni da (aurretiaz zein diren jakin arren, langileak kontratua sinatu duelako). Alderdi horrek lasaitasuna ematen du beti, eta langilearen konpromisoa indartzen du, segurtasuna ematen baitu.
Hasierako prestakuntza saioetan parte hartu behar duzula jakinarazi behar zaio, egoitzaren Xedearen, Ikuskeraren eta Balioen Adierazpenaz jakiteko eta harekin ohitzeko, bai eta jarduteko moduekin eta etengabeko prestakuntza lantzeko aukerak ere badaudela adierazteko, prestakuntza teorikoa nahiz praktikoa, langilearen ezaupideak eguneratzen eta haren lan ibilbidean arretaren jarduna hobetzen lagunduko dutenak.
Azaldu behar zaio egoitzan partaidetzazko jardunbidea hobesten dela eta, sortzen zaizkion zalantzen inguruan galdetzeaz gain, erabiltzaileen banakotasuna areago errespetatzen duten arreta irtenbideak proposatu ahalko dituela. Irtenbide horiek eztabaidatu eta probatu ahalko dira, eta onuragarriagoak izanez gero, ezarri egingo dira. Iradokizun hori lagungarri izan dakieke lanean hasten diren langileei, kezkarik izan ez eta segurtasun handiagoa sentitzeko nork beste ikuspuntua agertu eta ekimenez jarduteko.
Bilera txiki bat antola daiteke langile berriarekin arruntean lan egingo duten profesionalekin, elkar ezagutzeko aukera izan dezaten, kafe batek eta opil batzuek edo aho gozagarriren batek lagunduta, bilera hori zer ordutan egiten den. Geroago, pertsona horiek aurkeztuko dizkiote lan txanda horretan ez daudelako edo bilera egin denean egoiliarrak artatzen egon direlako bileran parte hartu ez duten gainerako lankideak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu "Irakurri gehiago" lotura informazio gehiago lortzeko.