Egoitzan hasteko eguna, segurtasun sentipena indartzeko abagune paregabea izateaz gain, eranskin honen 2. atalean adierazi den moduan, une egokia da, egoitzan dagoen giroa kontuan hartuta, espazio hori etorkizunean espazio propio bihur daitekeela ikusarazteko, hau da bere etxearen antzeko zerbait bezala antzemango duen espazio ezaguna. Pertsona babesten duen harrera oneko giroa sortuz gero, egoiliar berria infantilizatu gabe, sentipen hori izaten lagun diezaioke halako momentu korapilatsu batean.
Pertsonaren egokitzapena errazteko, hau da, inguru berri batean ohitzeko prozesua errazagoa izan dadin, garrantzitsua da inguru horrekin presarik gabe eta erabiltzailearen erritmoan ohitu ahal izatea, eta horretan lagun dezake, erreferentziazko profesionalaz gain, modulu berean artatutako egoiliar batek, lehen egunetan laguntza emanda, egoiliar berria lasaituta eta sentitzen duenaz badakiela esanda, berak ere inguruabar horiek bizi behar izan zituelako.