Egoiliarren senideek edo hurbilekoek ere harrera ona izan behar dute egoitzan, bai erabiltzailea egoitzaratu aurreko aldian, bai sartzeko unean, eta, aurrerago ere bai, egoitzan egiten dituzten bisitetan. Ikuspegi horretan laguntzen du langileek ezagutzea, haien izena jakitea, egoitzari edo senideari lotutako xehetasun atseginen bat azaltzea eta abar.