Proposatutako eredua baliabide materialez (espazioak eta ekipamenduak) eta giza baliabidez egoki hornitutako zerbitzuetan baino ezin da ezarri. Baliabide horiek, ikuspegi kuantitatibotik zein kualitatibotik ikusita, nahikoak eta egokiak izan behar dute harreman jatorren sarea sortzeari eta sare horri eusteari eman nahi diogun funtsa ahalbidetzeko, azken batean, arretaren pertsonalizazio handiagoa eta bizi kalitatearen hobekuntza bermatzeko.
Aurrekoa kontuan hartuta, esan daiteke ereduaren osagaietako bat baino, ereduaren bideragarritasunaren nahitaezko baldintza dela.