Adinekoen egoitzetan eman beharreko arreta lana zaila izan daiteke, eta profesionalak kezkatzen dituzten eta, zalantzarik gabe, haiengan eragin emozionala duten hainbat zalantza edo ezbai sor dakizkieke. Horren haritik, funtsezkoa da banakako eta taldeko gainbegiratze bideak izatea, laguntza emateko, zalantzak argitzeko, profesionalen arteko gaizki-ulertuak ebazteko, estutasun egoerak arintzeko eta jarraibideak denboraren joan-etorrian sendoak izango direla bermatzeko.
Laguntza emateko moduek aukera ematen dute, orobat, langileek egoitzan egiten duen lanaren alderdi onak nabarmentzeko; izan ere, alderdi ona garrantzitsua da arreta testuinguru jatorra eta zaintza komunitatea sortzen egiten duen ekarpenari begira. Talde lanarekin batera, giro hori profesionalen gogozko ekimenaren bizkorgarri bikaina izan daiteke, eta gai jakin baten inguruko irtenbide edo aukera berriak asmatzen motiba ditzake. Horrez gain, sormena lantzeko eta beste langile batzuekin, erabiltzaileekin eta senideekin lankidetzan aritzeko prest agertzeko jarrera biziagoa izango dute, arreta diseinatzeko eta lana gauzatzeko jarduteko modu berriari ekiterakoan.