Adierazitako helburuak lortzeko, erabiltzailearen interes eta zaletasunen ezaugarrietan oinarrituta, eta haren bizitzaren historiarekin zein etorkizuneko proiektuekin bat etorriz, beharrezkoa da egiazko aukerak antzematen eta sortzen saiatzea, helburu horiek betetzeko banakako edo taldeko jarduera esanguratsuen esparruan, egoitzaren barruan edo kanpoan, eta, hala badagokio, senideen, hurbilekoen eta boluntarioen lankidetza baliaturik. Horrek ere balio du dementziak edo ezagutzaren narriadurak jota dauden pertsonen kasuan: proposatutako jardueren eta pertsonak aurretik zituen ohitura eta zaletasunen arteko lotura funtsezkoa da bizitzaren esanahi eta helburuari oratzeko.