Profesionalek aukera izan behar dute kezkak, zalantzak, beldurrak edo emandako arreta hobetzeko aholkuak edo ideiak euren artean eta kongiantza giroan partekatzeko; horretarako, denen arteko harreman jatorrak garatu behar dituzte, enpatian, errukitasunean eta elkarrekiko ulermenean oinarrituta. Halako edo bestelako gaiei lotutako helburu erkideak zehaztea lagundu dezake zeregin horretan.
Mota horretako harremanek lagunarteko giroa sortzen laguntzen du, eta, bidenabar, eragin handia izango du profesionalen ongizate subjektiboan eta zerbitzuaren giroan, eta horrek guztiak, aldi berean, adinekoen, haien senideen eta hurbileko pertsonen bizi kalitatean eragingo du.