Ospatzea, batez ere, talde bateko kide izatearen egitaterik behinena da. Ospatzeko modu asko daude. Esate baterako, igandeetan eta jaiegunetan asteko gainerako egunetan egiten ez diren jarduerak antola daitezke, asteburua zerbait apartekoa izan dadin (hamaiketakoa eskaintzea, bideo-saio bat antolatzea...) eta, gainera, halako jarduerek egoiliarren denborazko orientazioa errazten dutelako; igande eta jaiegunetako bazkarian edo askarian, zerbait berezia eskaintzea; urtebetetzeak eta egun gogoangarriak ospatzea...