Edukinera zuzenean joan

Arreta inguru atsegina sortzeko konpromisoa

Harremanetan oinarritutako Arretaren esparruan, erakunde osoaren helburu nagusia arreta ingurumari atseginak sortzen laguntzea da, harreman jator eta elkarrekikoen sarea ehunduz eta horri eutsiz, giza izaera eta gizabanako bakoitzaren bakantasunarekiko errespetuan oinarrituta, bai eta enpatian eta errukitasunean ere.

Jomuga hori ez da bistatik galdu behar, taldeak helburu onuragarri baterantz aurrera egiten duelako sentipena sor baitezake. Horretarako, maila profesionalean, baliagarria izan daiteke arretaren filosofiaren funtsezko alderdiei eta printzipioei buruz eta arretaren jardunean nola erabil daitezkeen hausnartzea eta egoiliarrak nahiz senideak edo hurbilekoak gogoeta horretan parte hartzera gogatzea. Gogoetaldi horrek partekatzen diren balioak ezagutzen lagunduko du, bai eta, egoitzaz denaz bezainbatean, zaintza komunitatean aritzen diren parte hartzaile guztiek dituzten helburu eta itxaropen erkideak ere, eta horren emaitzak, zalantzarik gabe, lorkizun sentipena bizkortzen du.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.