Edukinera zuzenean joan

Jarduteko esparrua: "Sentipenen esparrua"

Sentipenen definizioa azterketa eta gogoetaldi luze baten emaitza izan zen. Gogoetaldi horretan, aldi berean aztertu ziren, batetik, zerbitzuen arretaren kalitateari eta bizi kalitateari buruzko bibliografia zehatza eta, bestetik, erabiltzaileek, senideek eta profesionalek parte hartu zuten proba esperimentalen emaitzak. Ikerketek ondorio jakingarriak ondu zituzten. Laburbilduz, honako hauek dira ondorioak:

  • Arreta egokia izan dadin, aintzat hartu behar dira arretan esku hartzen duten alderdi guztien ikuspegiak –beharrak, eskubideak, lehentasunak eta balioak–, esku hartzaile bakoitzak zerbitzuan duen tokitik abiatuta, guztiek gogobetetasuna sentitzea izan dezaten eta inor desabantaila egoeran sentitu ez dadin.
  • Arreta pertsonen arteko (eta gizataldeen arteko) harremanen inguruan egituratzen da, eta harreman horiek, nahitaez, eragina dute pertsona bakoitzak bere buruaz duen identitatean eta pertzepzioan. Horregatik, kalitatezko arretak identitate pertsonala kontuan hartu behar du, errespetatu eta indartu egin behar du, zerbitzuan talde bereko kide direnen despertsonalizaziora eta homogeneizaziora jo beharrean, erabiltzaileak, profesionalak edo senideak izan.
  • Arretaren kalitateak hobera egiten du zaintza harremanetan esku hartzen duten pertsona guztien gaitasunak aitortzen eta balioesten direnean. Ohiko ikuspegiaren aurka, profesionalak ez dira aditu bakarrak; erabiltzaileek eta senideek ere zaintza harremanei lotutako ezaupideak eta esperientziak metatu dituzte, eta, horiek baliaturik, oso trebeak dira erabiltzailearen arreta pertsonalizatzen laguntzen. Behar-beharrezkoa da profesionalek gaitasun horiek aitortzea eta premien balioespenean aitortzea, banakako arreta-planaren prestaketan eta zaintzaren eguneroko jardueran, erabiltzaileen eta senideen parte hartzea sustaturik, haien iritzia entzunda eta balioetsita, egiteko moduak negoziatuz. Horri esker, zaintza harremanetan biltzen diren gaitasun guztiak aprobetxa daitezke, baina horrek ez du esan nahi gaitasun profesionalaren garrantzia eta nagusitasuna apaldu nahi direnik.
  • Arretaren kalitateak hobera egiten du langileen gogobetetze maila handitzen denean, eta maila handiagoa da erakundeak eta langileek etengabeko gaikuntza, sormena eta berrikuntza sustatzeko jarrera hartzen dutenean. 
  • Arretaren kalitatea are hobea da langileek prestakuntza ona dutenean eta lana balioesten dutenean; egitate hori, baina, hori beste pertsona batzuek langileen ekarpena aitortzeari eta balioesteari lotuta dago: zuzendariek, beste profesional batzuek, erabiltzaileek eta senideek, bai eta gizarte osoak ere. 

Ondorio horiek guztiek agerian uzten dute zerbitzu batean ematen den arretaren kalitatea harreman sare korapilatsu eta konplexu batean oinarritzen dela, baina sare hori sustatu behar da eta Sentipenen Esparrua hori egiteko bideetako bat izan daiteke, harreman sare horretatik eratorritako esanahi eta eragin pertsonalaren inguruan egituratzen den heinean. Gainera, esanahi pertsonalak arakatu nahi dituen edozein analisi matrizek nahitaez jaso behar dituen bi ezaugarriak biltzen ditu: banakako aldakuntzak eta taldeko aldakuntzak atzemateko eta horien berri emateko sentikortasun nahikoa du, eta erraz ulertzen da aplikazio praktikoa bideratzeko.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.