Adinekoei, adinekoen arretari eta arreta hori bermatzen duten lanbideei buruzko ikuspegi ona ematen laguntzea, eta, zehazkiago, egoitza arretaren ikuspegi ona lantzen laguntzea, eremu horretako kidetasun sentipena sendotzen du, eta, gainera, eragingarri bikaina izan daiteke sektoreari buruz kanpotik izaten den ikuspegia pixkanaka-pixkanaka aldatzeko. Arreta inguru atseginak sortzea, harreman jatorrak eta elkarrekikoak indartuta, enpatian eta errukitasunean oinarrituta, arretaren arlo horren inguruan zabaldu den gizarte irudia pixkanaka aldatzeko modua da. Norbera ere proiektu horren parte dela sentitzeak, zalantzarik gabe, kidetasun sentipena indartzen du.