Lorkizun sentipena ere hertsiki loturik dago norberak bere bizitzaren eta inguruaren gainean egiten duen kontrolarekin, eta horrek, era berean, zuzeneko lotura dauka eguneroko bizitzan azaltzen diren aukera desberdinen artean hautatzeko benetako aukerekin. Hori bideragarria izan dadin, egoitzaren antolamenduak, funtzionamenduak eta arreta jarraibideek hainbat aukera sustatu behar dituzte egoitzako bizitzaren alderdi guztiei dagokienez. Dibertsitate horrek zerbitzuaren norabidea sendotzen du arreta pertsonalizatuagoa izan dadin eta harremanak indartu daitezen. Esan beharrik ez dago dibertsitate hori pertsonen beharretan eta lehentasunetan zein harremanetan oinarritutako zerbitzuei doakiela, eta homogeneotasuna, berriz, egoiliarraren beharren inguruan antolatutako zerbitzuen ezaugarria da.