Profesionalen jarraitutasun sentipena oso lotuta dago iraganean izan dituzten eta gaur egun, egoitzan bertan, dituzten erreferentziazko eredu profesionalekin. Esan barik doa erreferentziazko eredu horiek beste profesional batzuk direla, eta, profesional horiek duten jarreragatik, arreta emateko moduagatik edo dedikazioagatik, gidariak dira gainerakoentzat, lanbideko profesional «eredugarritzat» hartzen baitituzte; nolabait esatearren, langile batzuek izan nahi luketena edo lana zer modutan egin nahiko luketen adierazten dute, eta jarduteko modu hori berdin antzean gauzatzen saiatzen dira.
Horregatik, garrantzitsua da zuzendaritzako kideak eta erantzukizun handieneko edo esperientzia handieneko profesionalak jakitun izan daitezen haien jarduteko moduak eragin handia duela gainerako langileengan, eta, hartara, plantilla osoaren bokazioa eta lan egiteko egokitasuna indartzen lagun dezakeela. Azaldutakoa bereziki garrantzitsua da lanean hasten diren pertsonei dagokienez, eredu ona izateak onera baldintzatu baitezake etorkizunean zer profesional mota izango diren.