Dementziak edo ezagutzaren narriaduraren batek jotako pertsonentzako berezitasunak
Atal honetan adierazitako orientabideak egoiliar kalteberenei ere aplikatu behar zaizkie, hots, dementziak edo ezagutza narriaduraren batek jotakoei, nahiz eta, kasu batzuetan, haien premia espezifikoetara egokitu behar diren. Zehatzago esanda, pertsona horien segurtasun sentipena indartzeko, honako jarrera hauek lagungarri izan daitezke:
Hitzik gabeko komunikazioa sustatzea, batez ere, pertsonak dagoeneko hitzezko komunikazioari erantzuten ez badio.
Pazientziaz jokatzea: pertsonak hitz egiten ari direnean, ez etetea, nahiz eta diotenak zentzurik ez izan, eta haien mugimenduen eta erreakzioen erritmoa errespetatzea.
Pertsona errespetuz eta aditasunez tratatzea: begietara begiratzea, irribarre egitea, bere parean jartzea, gurpil aulkian egonez gero.
Beste alde batetik, segurtasun sentipena sendotu dezakete jarraitutasun sentipena sustatzeko orientabide guztiek, bereziki, arreta taldeen egonkortasunak eta banakako plangintza sarritan berrikusteak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu "Irakurri gehiago" lotura informazio gehiago lortzeko.