Taldean lan egiteak kideen arteko harreman enpatikoak indartzen ditu eta isolamenduko egoerak saihesten ditu. Ekinbide hori funtsezkoa da artatutako pertsonen bizi kalitatean eragin handia duen lanbide batean, bai eta erabiltzaileak artatzen dituztenengan eragin emozional handia ere duen lanbide batean. Elkarlanean aritzeko, balioak transmititzeko, ikasteko, hausnartzeko, berrikuntza sustatzeko eta elkarkidetza finkatzeko egitura gisa eratzen denez gero, lantaldeak kidetasun sentipena sortzeko lan ingurumaririk egokiena bihur daiteke, baina, horretarako, garrantzitsua da taldearen egonkortasuna bultzatzea: harreman jatorrak sortu eta haiei eustekotan, taldeko kideek sarritan ikusi behar dute elkar; zaila da horrelako harremanak lantzea noizean behin bakarrik ikusten diren pertsonekin.