Senideak eta hurbilekoak, nork zaintza harremanetan duen tokitik begiratuta, adituak dira adinekoari arreta ematen, oro har, denbora luzea eman dutelako pertsonari laguntza eskaintzen. Erabiltzailearen idiosinkrasiaz, lehentasunez eta kezkez ongi jakiteaz gain, ondo ezagutzen dute arreta emateko modu batzuek edo beste batzuek pertsonaren ongizatean duten eragina.
Senide-hurbilekoek lehendik duten ezagutza eta esperientzia adierazteko aukera izan behar dute, horretara, profesionalek eskaintzen duten arreta ahalik eta gehien pertsonalizatzen laguntzeko eta, bide horretatik, zaintza jarraibideen iraunkortasuna bermatzeko. Eginkizun hori are garrantzitsuagoa da artatutako pertsona dementziak edo ezagutzaren narriadurak jota dagoenean, egoera horrek zuzeneko komunikazioa zailtzen baitu.