Bisita ordutegi zabalari esker, egoitzara sartzea erraza bada, kanpora begira ere jardungo du, eta jardunbide horrek, hala berean, gardentasunaren adierazgarria da. Pertsona bat egoitzaratzen denean, senideek edo hurbilekoek nahi edo ahal duten guztietan egoiliarra bisitatzeko aukerak segurtasun sentipena ematen die, alde batetik, egoitzan bizi den adinekoa haren aldean egonda lasaitzeko aukera ematen dielako eta, bestetik, egoitzak ezkutatzeko ezer ez duela erakusten duelako. Bi alderdi horiek berebiziko garrantzia dute, batez ere, egoitzaratu ondoko hasierako aldian, orduan igarri behar baitute senideek eta hurbilekoek uste osoz adineko pertsona aurrerantzean biziko den ingurua benetan egokia dela eta egoitzan sartzeko erabakia ere egokia izan dela ziurtatzeko.