Eskuliburu honetan proposatzen den Harremanetan Oinarritutako Arreta Ereduaren jarduera esparrua definitzeko, gaiari buruzko literatura espezializatuaren berrikuspen sakona egin ondoren, Erresuma Batuan landutako eta erabilitako diseinuetako bat «Senses Framework» izenekoa, hautatu da eta guk «Sentipenen Esparrua» deitu diogu. Esparru horren funtsezko postulatua dugu zerbitzu batek kalitatezko arreta eskainiko badu, zerbitzu horretan esku hartzen duten pertsona guztiek –erabiltzaileek, profesionalek eta senideek– sentipen berdintsuak izan behar dituzte.