Edukinera zuzenean joan

Eredua ezartzeko metodo mistoa

Gertaera atseginak

Iragarpenezko Arakatzearen ikuspegiarekin bat etorriz, tresnaren oinarria da gertaera atseginak edo onak identifikatzea eta gertaera horien maiztasuna zehaztea, bizi kalitatearen alderdi garrantzitsuetan duten zuzeneko eragina dela eta (ikerketek frogatu dutenez, erabiltzaileek zenbat eta gertaera atsegin gehiago sentitu, orduan eta bizkorrago izango dute gogoa, autoestimua biziagotuko zaie edo gertaera txarren ondorioak konpentsatu edo murriztuko zaizkie).

Tresna horren esparruan, arreta zerbitzu bateko gertaera positiboak izango dira erabiltzaileek, profesionalek eta senideek eguneroko bizitzan izaten dituzten egoerak, jarrerak edo gertakari txikiak, betiere haiengan guztiengan eragin onuragarria dutenak, zoriontasun, poztasun edo gogobetetze sentimenduak sorrarazten dizkietelako. Egia da pertsonek gertaera atsegintzat hartzen dutena aldatu egiten dela norbanako batetik bestera eta egoera batetik bestera, eta denboraren poderioz ere aldatu egiten dela; beraz, zaila da ziurtatzea gertaera jakin bat, berez, positiboa edo ona dela pertsona guztientzat, egoera guztietan eta edozein unetan gertatzen dela ere. Hala eta guztiz ere, badira alderdi batzuk gertaera batek ezaugarri horiei lotzeko aukera handitzen dutenak:

  • Alde batetik, funtsezkoa da zerbitzuan eskaintzen den arretan parte hartzen duten pertsonek, hau da, erabiltzaileek, profesionalek eta senideek adieraz dezaten zer gertaera den atsegin, beren ikuspegitik eta dena delako zerbitzuan izan dituzten bizipenetan oinarriturik. Hortaz, aldaketa edo hobekuntza prozesua dinamizatzen dutenek saihestu behar dute gertaera positiboak euren kabuz identifikatzeko tentazioa, zerbitzuan esku hartzen duten pertsonek halakotzat joko luketena irudikatuz, batzuen eta besteen mundu errealari buruzko bizipenak oso desberdinak izan daitezkeelako.
  • Bestetik, aintzat hartu behar da une jakin batean, erabiltzaile, profesional edo senide direla, gertaera on edo atsegintzat identifikatzen dituzten pertsonen pertzepzioa gizatalde bereko pertsona guztientzat orokortzat jo ahal izateko, egoera gehienetan eta denboran zehar, adostasun handi-handia behar dela jazokizun horien izaera onuragarriari dagokionez.

«Gertaera positiboa» delako terminoa pertsona gehienentzat oso adierazgarria ez denez, egoki deritzogu, tresna aplikatzeko prozesuaren esparruan, gizabanakoarentzat atseginak, gogobetegarriak edo garrantzitsuak diren gertaerak aipatzea. Horrela, litekeena da eragin atsegina duten mota guztietako gertaerak barruratzea, bai halako gertaerak zuzenean sorrarazten dituztenak, bai gertaera txarren ondorioak konpentsatu edo murrizten dituztenak. Horiek guztiak garrantzitsuak eta esanguratsuak dira pertsonarentzat.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.