Eredua ikuspegi batetik eta helburu batetik abiatzen da: arreta inguru atseginak sortzea. Inguru horietan, giza garrantziarekiko eta pertsonen bakantasunarekiko errespetua (nortasunak, balioek, inguruneak, esperientziek, premiek, desioek, beldurrek eta itxaropenek zedarriztatuta) bilakatuko dira haien arteko benetako harremanak ezartzeko giltzarria.
Biziki garrantzitsua da filosofia hori mendeko zerbitzuaren edo erakundearen ikuspegiaren, misioaren eta balioen adierazpenean islatuta agertzea, erakundearen oinarrizko alderdietan (adibidez, bisita ordutegia, familiartekoek arreta ematen parte hartzeko duten aukera, txandak antolatzea edo erreferentziazko profesionalak esleitzea), bai eta ohiko erabilerako dokumentazio osoan ere (erabiltzailearen beharren eta lehentasunen balorazioa erregistratzeko orria, bizitzaren historiako datuak erregistratzeko orria edo arreta pertsonalizatuko planaren eredua, batzuk aipatzearren).