Egoiliarrentzat eta profesionalentzat bezala, hobetzeko helburu kolektiboak zehazten eta lortzen parte hartzeak ere izugarri laguntzen du lorkizun sentipena bizkortzen.
Harremanetan Oinarritutako Arreta Eredua ezartzeko proposatu dugun metodoa, hasierako ezarpen aldiaren ondotik, arretaren kalitatea etengabe hobetzeko prozeduratzat erabil daiteke eta hobekuntza helburu kolektiboak zehazten parte hartzeko biderik eraginkorrena izan daiteke, bai diagnostikoa egiteko elkarrizketetan bai diagnostikoa aztertu, hobekuntza irtenbideak proposatu, eztabaidatu eta erabakitzen dituen Kalitate Taldean parte hartuz.