Edukinera zuzenean joan

Eredua ezartzeko metodo mistoa

Izena

Adierazi berri dugun bezala, kalitate profiletan islatutako diagnostikoa daukagunean eta erabiltzaileek, profesionalek eta senideek antzemandako edo sentitutako gertaera atseginen maiztasunaren arabera egin denean, beharrezkoa da informazio hori aztertzea, iradokitzen dituen gaien inguruan eztabaidatzea eta hobekuntzako aukerak diseinatzea eta adostea.

Horretarako, komeni da bilgune misto bat sortzea, erabiltzaileek, profesionalek eta senideek osatutakoa. Lan honetan, «Lankidetzako harreman jatorretan oinarritutako kalitate taldea» izendatuko dugu, izen horrek ederki ematen baitu harremanen funtsezko izaeraren berri.

Mota horretako kalitate talde jakin hori Dementziaren Arretarako Lankidetzako Aliantzak («Partnerships in Dementia Care Alliance») Kanadan arteztutako proposamenetan oinarritzen da, «Authentic Partnerships» izenaren ildoan. Dementzia duten pertsonei arreta emateko komunitate eta egoitza inguruetan aplikatzeko sortu bazen ere, pertsona horiei arreta emateko kultura aldatzea helburu zuen proiektu zabal baten esparruan, kontzeptua edozein zerbitzutara heda daiteke, funtsean, jarduteko modu zehatz batez baitihardu. Hala, berariazko modalitate horretara jotzea erabaki dugu, hura diseinatzerakoan, egileak «Sentipenen Esparruan» oinarritu zirelako, eta horrek ahalbidetu egiten du Harremanetan Oinarritutako Arreta Eredua ezartzeko proposatu den metodo mistoaren osagaien arteko koherentzia indartzea.

Guztiaz ere, testuan, «lankidetzako harreman jatorretan oinarritutako kalitate taldea», «partaidetza jatorretan oinarritutako kalitate taldea» edo, besterik gabe, «kalitate taldea» izendapenak aipatzen dira.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.