Zuzendaritzako kideek eta erdi mailako kargudunek jarraibide argiak eta arrazoizkoak (ez kontraesankorrak) eman behar dituzte, pertsona haiengandik espero denaren tamainan, egin beharreko zereginei dagokienez soilik ez, erabiltzaileei, senideei eta hurbilekoei arreta emateko jarrerei eta gainerako langileekiko harremanei dagokienez ere bai. Horiek guztiek jakin behar dute garrantzi handikoa dela harremanei denbora eskaintzea, zeregin bat edo beste gauzatzeko modu espezifikoak pentsatu eta adostea, arretaren pertsonalizazio maila hobetzeko helburuz, eta onuragarria dela horrela egitea. Alferrik da erakundea ildo horretako ekinbidearen alde «era formalean» agertzea, bitartekoak jartzen ez badira jarrera horrek arretaren jardunean isla argia izan dezan.