Langileek egoitzan hautatutako arretaren filosofia edo ikuspegia ezagutu behar dute, Xedearen, Ikuskeraren eta Balioen Adierazpenean jasota dagoen aldetik; era berean, jakin behar dute Harremanetan Oinarritutako Arreta Eredua hobetsi dela, eta, gainera, horrek zer esan nahi duen edo arreta jarraibide, estandar eta prozedurei dagokienez zer dakarren jakin behar dute. Ingurumari horretan, langileek ziur egon behar dute beren jardunaren nguruko itxaropenak sendoak direla, ikuspegi horrekin eta arreta ulertzeko modu horrekin bat etorriz. Bestela esanda, jarraitutasuna eta koherentzia egon behar dira zaintzari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideen ikuspegiaren eta aplikazio praktikoaren artean.