Zerbitzuetan, aldaketa eragin eta Harremanetan Oinarritutako Arreta Eredua ezartzen hasteko, beharrezkotzat jotzen da eredua garatzeko hautatu den jardute esparrua, hau da, «Sentipenen Esparrua», eta Iragarpenezko Arakatzearen metodologia uztartzen dituen tresna bat izatea, multzoaren koherentzia bermatzeko xedez.
CAREProfiles (Combined Assessment of Residential Environments) izeneko tresna —guk «Kalitate Profilen Tresna» deitu dugu euskaraz—, Erresuma Batuan diseinatu eta hainbat egoitza ingurutan probatu zuen Sheffield unibertsitateko Faulkner, M.; Davies, S.; Nolan, M. eta Brown-Wilson, C. ikertzaileek osaturiko taldeak. Tresnak ondoko baldintzak betetzen ditu.