Arreta inguru atsegina eraikitzeko, bertan esku hartzen duten pertsona guztien parte hartzea behar da, arreta emanez edo eskainiz, eta parte hartze hori gauzatuko bada, behar-beharrezkoa da guztiek uste osoa izatea erabiltzaile, profesional eta senideen arteko harreman jatorrak ezartzea dela artatuaren giza garrantziarekiko errespetua bermatzeko modu bakarra, eta, ondorioz, parte hartzaile guztien onerako gertatzen dela.
Horrek esan nahi du beharrezkoa dela, era horizontalean, konpromiso kolektibo bat ezartzea harreman sare hori ehuntzeko, eta konpromiso horren ondorioz, erantzukizun partekatua sortuko da helburua guztion artean betetzeko.