Era berean, garrantzitsua da egoiliarrek aukera izan dezaten harremanak lantzeko beste egoiliar batzuekin edo horien familiakoekin zein hurbilekoekin. Horrela, elkarri laguntzeko sarea eratuz joango dira, eta sare horretako kide sentituko dira. Komeni da langileek harreman hori sortzen laguntzea, kasurako, gogaidetasunen bat duten pertsonak elkarri aurkeztuta, hau da, baterako interesak, zaletasunak, bizilagun erkideak… dituzten pertsonak.